You are currently browsing the tag archive for the ‘bloga’ tag.

Gaurko ariketarako google bilatzailea ireki eta gure izen abizena jartzeko eskatu zigun Joxek.
Esan bezala, ireki eta nire izena idazten hasi nintzen. Lehenengo hizkia idatzi orduko, banekien zerbait agertuko zela, orain dela urte asko esan zidatelako googlen agertzen nintzela, opera batean celloa jo bainuen eta egunkarian agertu ginen bertan parte hartu genuen guztiak.
“Bilatu”-ri eman nion. Pentsatu baino emaitza askoz ere gehiago zeuden! Lehena nire myspace-ko kontukoa zen: “myspace profile for Miren Ormazabal” esaten zuen hasieran. Ez nintzen sartu, nahiko argi nuen eta zer agertuko zen. Bigarren emaitza nire lagun baten myspace-koa zen, lagunen artean bainauka. Baina momentu horretan asko harritu nauen gauza bat ikusi nuen. Hirugarren emaitza. Interneten inoiz ez litzaigukeena gustatuko ikustea. Horrela esaten zuen: “Miren Ormazabal – Email, dirección, número de teléfono, ¡Todo!”. Urduri, bertara sartu nintzen. Ez zuen horrelakorik jartzen, baina bain agertzen ziren nire hiru argazki, bi facebook-ekoak eta bat myspacekoa. Beste guztiak ez ziren nireak. Eskerrak!
Laugarren emaitzara jo nuen. Nire facebook-eko profilekoa zen. Ez ninduen harritzen, banekien horrelako emaitzak agertuko zirela. Hurrengoa twitter-ekoa zen. Hemendik aurrera emaitzak ez ziren niri buruzkoak, baizik eta beste Miren Ormazabal batzuei buruzkoak. Hain garrantzitsua al naiz? Ez dut uste. Gainera, myspace, facebook, twiter eta horrelako sare sozialak beste gauza batzuk baino garrantzitsuago al dira? Oso arraroa egiten zait.
Google-ko bigarren orrialdean, hasieran aipatu dudan operaren emaitz hori agertu zitzaidan eta gero berriz ere myspace-ko komentario bat. Gero, issuu-ra igota nuen idatzi bat agertu zitzaidan, blogean igotakoa. Berriz myspace eta berriz bloga. Berriz facebook, berriz twitter, berriz myspace. Twitter, bloga eta facebook. Ez dago niri buruzko ezer gehiago; ez nuen epero gehiago, eskerrak. Googlen agertzen diren beste webgune guztiak ez dute nitaz hitz egiten, baizik eta beste Miren Ormazabal batzuei buruz.
Beraz, google-ko irudietara jo nuen. Nire myspaceko eta facebookeko profileko argazkiak agertzen ziren soilik lehen orrialdean. Bigarrenera jo nuen esperantza gutxiekin: ezer. Hirugarrenean nire klaseko argazki zahar bat ikusi nuen, orain dela 7 urtekoa gutxi gorabehera. Hortik aurrera nire eta nire klase-kideen blogetan agertzen diren argazkiak agertzen dira.
Kontu handiz ibili beharko gara interneten informazio pertsonala eskegitzerakoan.

Teknologiaz informatzen duen euskarazko blog kolektiboa da sustatu, 2001. urtean sortua. Nick dut Nik saioan ikusi dugunez, euskaraz egin zen lehen bloga izan zen. Honi buruzko galdera batzuk erantzun ditu Luistxo Fernandezek.

Ez zen negozio izateko sortu; publizitatea saltzen du, bai, baina gutxi.

Urteetan zehar aldaketatxo batzuk jasan ditu diseinu aldetik. Gainera, 2009. urtera arte blog testual bat izan da, orain berriz, argazkiak eta bideoak sartzeko aukera dute. Hasieran ekarpenei buruzko erantzunak askeak ziren, baina orain moderatzaile baten beharretan ibili dira. Azkeneko aldaketa, blogari berri batzuen onarpena izan da sustatun.

Sustatuk jorratzen dituen gai nagusiak interneteko kontu eta folkloreak dira eta gai horiei buruzko ekarpenak editoreak (Luistxo Fernandezek) editatzen ditu, beste blogari baten laguntzari esker.

Luistxok argi utzi duen moduan Nick dut Nik-eko bideoan, ez zaie gustatzen sustatu kazetaritza terminoekin lotzea; “oraindik ere blog bat da eta ez gehiago”. Ez dago ataletan sailkatuta, ez dauka portadako albisterik ezta egunkari baten itxurarik. Blog baten itxura du, azken ekarpena hasierara doa, edozein blogetan bezala.

Bere itxurari gainbegiratu bat eman ondoren, esan dezaket blogaren atalak oso ondo daudela guk nahi dugun ekarpena aurkitu ahal izateko. Niretzat, bloga baino gehiago, egunkari digital baten itxura dauka.

Kaixo lagunok!

Zerbait azaltzeko beharretan nago, ez bainaiz lasai geldituko guztia esplikatu arte.

Arazo bat daukat. Pornografiari buruzko blog bat daukat. Ez, hau ez da arazoa. Arazoa zera da, kristau talde bat nire etxeko atarian kokatu dela, nire blogari aurre egiteko asmoz. Hala ere, argi daukat ez dudala atzera egingo, nori egiten ote dio kalte? Ez bazaie gustatzen ez dute zertan irakurri beharrik. Pertsona bakoitzak erabakitzen du zer irakurri, zer ez irakurri edo non sartu eta ez sartu interneten. Nik ez dut inor behartzen nire pornografiari buruzko bloga irakurtzera edo/eta nik bertan idazten dudanari buruzko erantzunak idaztera. Gainera, zergatik dago gaizki pornografiaz hitz egitea, gauza naturala da eta. Gorputza, honen beharrak, guztion behar eta plazerak. Zer dago gaizki? Txokolatea jatea moduko gauza da sexua, eta hortaz blog batean idaztea, txokolateari buruzko blog bat idaztearen antza dauka. Ez dugu inor kritikatzen txokolateari buruz idazterakoan.

Beraz, uste dut ez dudala inolako errurik. Ez dut ezer txarrik egin eta ondorioz, ezin didate horrela kritikatu. Nik ez dut haien pentsaera kritikatzen, beraien pentsaerarekin ados ez banago ere. Hau ez dute kontutan hartu.

Kontua da, nire etxe aurrean jartzen direla egunero, manifestazioa eginaz, nire bloga ixteko asmoz. Zer egin dezaket? Bloga itxi behingoz, lasai bizi, baina nire adierazpen askatasunari uko egin, zentsura ezarriz? Edo blogarekin segi, haien kexak egunero entzunaz, eta adierazpen askatasunari ateak irekiz?

Alde biak dute zerbait txarra. Hala ere, gogoeta sakona eginaz, guzti honi konponbidea aurkitzera heldu naiz: Blog sarrera hau.

Nirea defendatzeko erabili ditudan argudio guztiak dira hauek, blog sarrera honetan idatzita agertzen direnak. Beharbada ez dira adina izango nahaspila guzti hau konpontzeko, baina sarrera hau da egin ahal dudan gauza bakarra, beraz, nire kontra egiten dutenentzat dago idatzita.

Egutegia

2024(e)ko maiatza
A A A A O I I
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

Creative Commons lizentzia