You are currently browsing the tag archive for the ‘pertsonala’ tag.

Gaurko ariketarako google bilatzailea ireki eta gure izen abizena jartzeko eskatu zigun Joxek.
Esan bezala, ireki eta nire izena idazten hasi nintzen. Lehenengo hizkia idatzi orduko, banekien zerbait agertuko zela, orain dela urte asko esan zidatelako googlen agertzen nintzela, opera batean celloa jo bainuen eta egunkarian agertu ginen bertan parte hartu genuen guztiak.
“Bilatu”-ri eman nion. Pentsatu baino emaitza askoz ere gehiago zeuden! Lehena nire myspace-ko kontukoa zen: “myspace profile for Miren Ormazabal” esaten zuen hasieran. Ez nintzen sartu, nahiko argi nuen eta zer agertuko zen. Bigarren emaitza nire lagun baten myspace-koa zen, lagunen artean bainauka. Baina momentu horretan asko harritu nauen gauza bat ikusi nuen. Hirugarren emaitza. Interneten inoiz ez litzaigukeena gustatuko ikustea. Horrela esaten zuen: “Miren Ormazabal – Email, dirección, número de teléfono, ¡Todo!”. Urduri, bertara sartu nintzen. Ez zuen horrelakorik jartzen, baina bain agertzen ziren nire hiru argazki, bi facebook-ekoak eta bat myspacekoa. Beste guztiak ez ziren nireak. Eskerrak!
Laugarren emaitzara jo nuen. Nire facebook-eko profilekoa zen. Ez ninduen harritzen, banekien horrelako emaitzak agertuko zirela. Hurrengoa twitter-ekoa zen. Hemendik aurrera emaitzak ez ziren niri buruzkoak, baizik eta beste Miren Ormazabal batzuei buruzkoak. Hain garrantzitsua al naiz? Ez dut uste. Gainera, myspace, facebook, twiter eta horrelako sare sozialak beste gauza batzuk baino garrantzitsuago al dira? Oso arraroa egiten zait.
Google-ko bigarren orrialdean, hasieran aipatu dudan operaren emaitz hori agertu zitzaidan eta gero berriz ere myspace-ko komentario bat. Gero, issuu-ra igota nuen idatzi bat agertu zitzaidan, blogean igotakoa. Berriz myspace eta berriz bloga. Berriz facebook, berriz twitter, berriz myspace. Twitter, bloga eta facebook. Ez dago niri buruzko ezer gehiago; ez nuen epero gehiago, eskerrak. Googlen agertzen diren beste webgune guztiak ez dute nitaz hitz egiten, baizik eta beste Miren Ormazabal batzuei buruz.
Beraz, google-ko irudietara jo nuen. Nire myspaceko eta facebookeko profileko argazkiak agertzen ziren soilik lehen orrialdean. Bigarrenera jo nuen esperantza gutxiekin: ezer. Hirugarrenean nire klaseko argazki zahar bat ikusi nuen, orain dela 7 urtekoa gutxi gorabehera. Hortik aurrera nire eta nire klase-kideen blogetan agertzen diren argazkiak agertzen dira.
Kontu handiz ibili beharko gara interneten informazio pertsonala eskegitzerakoan.

Advertisements

Egutegia

2017(e)ko Iraila
A A A A O I I
« Api    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930  

Nire Twitterra

Creative Commons lizentzia