You are currently browsing the monthly archive for martxoa 2010.

Teknologiaz informatzen duen euskarazko blog kolektiboa da sustatu, 2001. urtean sortua. Nick dut Nik saioan ikusi dugunez, euskaraz egin zen lehen bloga izan zen. Honi buruzko galdera batzuk erantzun ditu Luistxo Fernandezek.

Ez zen negozio izateko sortu; publizitatea saltzen du, bai, baina gutxi.

Urteetan zehar aldaketatxo batzuk jasan ditu diseinu aldetik. Gainera, 2009. urtera arte blog testual bat izan da, orain berriz, argazkiak eta bideoak sartzeko aukera dute. Hasieran ekarpenei buruzko erantzunak askeak ziren, baina orain moderatzaile baten beharretan ibili dira. Azkeneko aldaketa, blogari berri batzuen onarpena izan da sustatun.

Sustatuk jorratzen dituen gai nagusiak interneteko kontu eta folkloreak dira eta gai horiei buruzko ekarpenak editoreak (Luistxo Fernandezek) editatzen ditu, beste blogari baten laguntzari esker.

Luistxok argi utzi duen moduan Nick dut Nik-eko bideoan, ez zaie gustatzen sustatu kazetaritza terminoekin lotzea; “oraindik ere blog bat da eta ez gehiago”. Ez dago ataletan sailkatuta, ez dauka portadako albisterik ezta egunkari baten itxurarik. Blog baten itxura du, azken ekarpena hasierara doa, edozein blogetan bezala.

Bere itxurari gainbegiratu bat eman ondoren, esan dezaket blogaren atalak oso ondo daudela guk nahi dugun ekarpena aurkitu ahal izateko. Niretzat, bloga baino gehiago, egunkari digital baten itxura dauka.

Advertisements

Gaurko klaserako “Choosing a smart password” artikulua irakurri izan behar dugu, pasa-hitz bat aukeratzeko orduan kontuan hartu beharreko pausu batzuei buruzko irakurgaia.

Artikuluak dioenez, gaur egun oso erraza da edozein pertsonaren informazio pertsonala lortzea, hackerrek oso ondo baitakite nola lortu kontu baten pasa-hitza, eta ondorioz, kontu horretan bertan gordeta dugun informazio guztia. Pasa-hitz bat aukeratzerakoan askotan izaten ditugun arazo batzuk aipatzen ditu, kode hori oso segurtasun gutxikoa izatea egiten duten arazoak. Ondoren, arazo horiei aurre egiteko soluzio batzuk eskaintzen dizkigu. Beraz, informazio guzti honekin segurtasun askoko pasa-hitz bat lortzera heldu gaitezke.

Aholku hauek kontutan hartuko ditut hemendik aurrera, bertan aipatzen diren arazo batzuk eduki izan ditudalako noizbait, baina jada pasa-hitzak aldatzen ibiltzeko gogorik ez daukadala esan beharra daukat.

Bi pasa-hitz desberdin ditut. Beno, egia esanda, pasa-hitz bat, eta batzuetan, pasa-hitz bera dudala, soilik hizki bat gehituta. Kodea ez ahazteko egin izan dut hori. Lehenagotik erabiltzen nuen kodea, apur bat berritu nuen, baina momentu horretara arte lehenagotik nuen kodea ez nuen aldatu jada kode hori erabiltzen nuen webguneetan.Hau guztia kontutan hartuta, ez daukat arazorik nire pasa-hitza gogoratzeko orduan, beti pasa-hitz bera edo apur bat aldatutakoa erabiltzen dudalako. Ez bada bat, bestea izan behar da, nahita nahiez. Honek arrisku ugari ekar ditzaket, norbaitek nire pasa-hitza lapurtzen badit, toki guztietara sartzeko aukera izango duelako.

Hala ere, arazo honi aurre egiteko asmoz, nire pasa-hitza oso zaila da imajinatzeko. Ez dauka nire bizitzarekin inolako zerikusirik, beraz, ez da oso erraza asmatzeko.

Hemendik aurrera kontuan hartuko ditut artikulu honetan irakurritako aholkuak, ea ez dudan inoiz inolako zorte txarrik edukitzen nire pasa-hitzarekin.

2010eko Urtarrilak 12an, Haitin, 7’3 gradutako lurrikara gertatu zen, Puerto Principetik 15km-tara. Arratsaldeko bostak hamar gutxitan gertatu zen dena eta 15 segundo iraun zuen.

Zoritxarrez, lurrikara oso gogorra izan zen eta ia 200.000 hildako eta 250.000 zauritu baino gehiago utzi zituen. Herrialde osoa hondatu zen, eraikinak jauzi egin ziren pertsonak barruan zeudelarik. Izugarrizko hondamena izan zen hura. Hiroshimako bonba baino 35 aldiz ahaltsuagoa izan zen lurrikara, beraz, imajinatzeko erraza da Haitin utzitako emaitza.

Hildakoak oraindik kaleetan zehar daude, edo arroka artean harrapatuta. Gorputzak ez badira laster jasotzen izurriteak sortu daitezke, hondamena geroz eta txarragoa izanik.Ongi dauden pertsonek ez dute jatekorik ezta edatekorik. Kaosa sortu da Haitin, guztia 15 segundotan gertatutakoagatik.

Eskerrak, hasieran tsunami alerta agertu arren, ez zela horrelakorik gertatu.

Laguntza beharra dute Haitiarrek, beraz, eskuzabal izan beharko gara eta ahal dugun guztia egin egoera hau hobetzeko.

Gure errua aitortu, edo zikinkeriak ezkutatu noizbait norbaitek aurkitu arte? Zer da onena? Gaurko klasean ikusi ditugun bi kasuak aztertu ondoren zenbait ondorio ateratzera iritsi gara.

Lehenengo kasuan, David Lettermanen erantzuna egokia izan zela uste dut, bere errua aitortzea, jakinda horrek ondorio txarrak edukiko zituela bere bizitzan. Hori oso etikoa da nire ikuspuntutik. Gure enpresaren egoera hondatu ahal duen zerbait egin badugu, gure errua dela aitortu behar dugu. Oso normala da zerbaitetan kale egitea, guztiok egiten ditugu akatsak.

Bigarren kasuan, blogean idazten zuen gizona erakundetik kanporatzea ez dut oso etikotzat jotzen. Iritziak iritzi dira, desberdinak beti, kolore guztietakoak. Iritziak iritzi dira, eta pertsonalak. Iritzi bat publiko egitea ez zait bekatua iruditzen, gauza bati buruzko perspektiba askok objektibitatea ematen diolako gauza horri. Eta iritzi txar bat baldin bada hobe, gaizki egiten dena aldatu ahal izateko aukera aparta ematen digulako.Nik ez ditut txartzat hartzen iritzi txarrak, gauzak hobetzeko balio dute, eta gizon honek erakundearen kontra eman zituen iritzi hauek erakundea hobetzeko balio ahalko zuten. Erakundeak bere akatsetatik ikasi eta ikasitakoa praktikan jartzen badu, jendeak konfiantza hartuko du erakunde horrengan. Baina hau iritzi bat baino ez da (espero inor ez haserretzea hemen aipatutakoarekin).

Kontuz ibili behar gara gure ekintzekin, hauek gure kontra egiteko aukera dute eta.

Jada guztiok ezagutuko dugu honelako kasuren bat, bai. Pribatasuna publiko bihurtzen denean, guretzat soilik nahi ditugun gauzak edonoren esku gelditzen direnean. Momentu horretan guztia galtzen dugu. Bideo batzuek pertsona baten bizitza zeharo markatzeko balio dute. Beraz, blog sarrera honen bidez, pribatasunaren errespetua errebindikatzen dut.

Klasean irakurritako kasuan, neska batek bere (lehenengo pertsona, singularra, hau da, pertsona bat; neska hura) mugikorrean zituen bideo batzuen partekatzearen erruz (ondoren azalduko dut hemen nork duen errua, errurik balego), bere bizitza infernu bihurtzen dela ikusi dugu. Egia da, oso krudelak gara. Baina berdin zaigu beste pertsona bat iraintzea, guk ondo pasatzeko egiten badugu, ez zaigu axola.

Gaur egungo teknologiak pribatasun hori publiko bihurtzeko erraztasunak ematen dizkigu, erraztasun ugari gainera. Baina ez, ez da teknologia berrien errua, guk ematen diogun erabilpenarena baizik. Beraz, errespontsabilitatez erabili beharko genituzke teknologia berri hauek, ez baitira gure kontra jotzeko sortu, baizik eta alderantziz.

Neska honen kasuan, mugikorra galdu egin zen, beraz ez zen neskaren errua izan gertatu zena gertatzea. Nire ustez, mugikorra aurkitu zuenaren errua ez zen izan ezta ere, mutikoak instintiboki jokatu zuela uste dut, mugikorrean ikusitakoa ikusita, harrituz. Beste guztiei leporatuko nien errua; bideoak partekatzeari ekin ziotenei. Teknologia berriak neskaren kalterako erabili baitzituzten.

Beraz, kontu handiz ibili behar gara guretzat soilik gorde nahi ditugun gauzekin, ez baitakigu zer gertatu daitekeen. Pribatasuna publiko bihurtu daiteke segundo batetik bestera eta gure bizitza hondatu.

Kontuz ibili teknologia berriekin eta errespontsabilitate handiarekin erabili itzazue!

Aurten da 5. aldia Komunikaldiak egiten direla. Josu Zabalak azaldu zigun bezala “Komunikaldien helburua komunikazioa da; iritzi trukatzea”. Horrela hasi zen hitzaldiaren lehenengo zatia, Josu Zabalaren hitz batzuekin.

Gero Ruben Sanchezek internetek eman digun erraztasun batzuk azaldu zizkigun, hala nola,  telebista, irratia, posta, egunkaria, … hau guztia toki berean batzen duela edo aukera gehiago ematen dizkigula. Hala ere, beste gauza txar batzuk ere baditu, aukera gehiago bai, baina erronka berriak ere ekartzen dizkigu.  Ruben “Lost in TV”ren sortzailea da, “Nick dut nik”ren langile eta “Crossmedia Factoria”ren kide, beraz, bere esperientziatik abiatuta azaldu zizkigun internetek ekarri dituen aldaketak lan egiteko eran.

Nire ustez, Rubenek gehien azpimarratu zuena hau izan zen: ikusleen parte hartzea. Internetaren eraldaketa honek audientzia berri bat sortu du, edukietan parte hartzea nahi duen audientzia. Kalitatezko proiektuak egin behar dira baita ere eta toki guztietan egotea, hau da, plataforma guztietara heltzea (internet, telebista, …). Hitzaldian aipatu zituen azkenengotariko hitzak “audientzia entretenitzea da garrantzitsuena” izan ziren, eta benetan ados nago hitz horiekin.

Hitzaldiaren bigarren zatia mahai-ingurua izan zen, non Phillipe Dominguezek, Ruben Sanchezek, Gonzalo Martinek eta Amaia Pavonek (azken honek moderatzaile lana eduki zuen arren) hartu zuten parte.

Esan zuenez, ikus-entzunezkoen mundu hau oso ezegonkorra da eta inork ez omen daki zer gertatuko den etorkizunean. Beraz, ezin diogu mugak ezarri gure imajinazioari, eta ikasten jarraitu beharko dugu ikus-entzunezko profesional izan nahi badugu.

Esaldi bat azpimarratuko nuke: “Ez bazaitu inork ikusten, ez zara existitzen”. Ez dut zehatz gogoratzen hiruretako nork aipatu zuen esaldi hau, baina oso interesgarria iruditu zitzaidan. Audientzia lortzea izango da gure helbururik gogorrena, gaur egun oso konpetentzia handia dugulako, edozein izan daiteke ikus-entzunezkoen profesional kamera bat baldin badu etxean eta audientziadun bideo bat sortzea lortzen badu. Honek arrakasta izateko aukerak gutxitzen dizkigu.

Komunikaldien azkeneko zatia beste mahai-inguru bat izan zen. Bertan Ibai Aranzabalek, Jexux Mari Irazuk, Iñako Gurrutxagak eta Gorka Juliok (azken hau moderatzaile bezala) hartu zuten parte.

Aipatu zuten gauzarik garrantzitsuena, interneten lastoa soberan zegoela izan zen. Bertan, funtsezkoena egin behar da, eduki gutxiko web-orriak behar ditugu, euskarria gutxienekoa da. Eduki guzti hauek guztiontzat eskuragarri egon behar direla ere aipatu zuten. Baina orduan, ezin dugu diru asko jaso gure lanengatik, beraz, ez zaigu oso errentagarri aterako lan honetan jardutea. Hau da nik atera dudan azken ondorioa.

Ikasketak bukatu ditut. Lau urtez egon naiz ikus-entzunezkoen komunikazioko gradua ikasten eta azkenik bukatu dut. Ez dut esan nahi ez nuela gustuko ikus-entzunezkoak ikastea, baina ikastea beti kostatzen da, eta behin lau urte emanda honekin zerikusia duen lan bat aurkitzeko, badut gogoa hasteko.

Hala ere, krisia dela eta ez dela, lana aurkitzeko zailtasun ugari izan ditut. Gaur arte. Eskaintza bat dut, ABC egunkarian lan egiteko. Nire kurrikuluma enpresa askotara bidali badut ere, eskaintza bakarra izan da eta beraz, ez daukat askorik aukeratu ahal izateko. Baina eskaintza honek alde txar batzuk ditu, lan guztiek bezala. Bizilekuz aldatu beharko naiz, eskaintza honek espresuki eskatzen didalako Madrilen lan egitea, eta Madril oso urruti dago egunero bueltaka ibiltzea nahi badut!

Ez, Madrilera bizitzera joan beharko nintzen. Behintzat nahiko eskuzabalak izan dira soldatarekin, eta etxe berri bat erosteko arazorik ez dut izango, denborarekin eta lan horretan jarraitzen badut, etxea ordaintzeko adina edukiko dut.

Ezagutzen dudan jende guztia hemen geldituko da. Maite dudan jendea ehunka kilometrotara. Bakarrik sentituko naiz, xake-joko batean erregeari xake matea egiten dioten bezala. Ez dut inor ezagutuko, ezta lekua ezagutuko (ez bainaiz inoiz egon bertan), gainera, hiria ez da nire tokia, faltan botako ditut Euskal Herriko mendi ederrak. Baita itsaso gaziaren usain goxoa.

Baina ez daukat irtenbiderik. Madrilera ez banaiz joaten, ez dut lanik edukiko, ezta dirurik. Eta horrelako eskaintzak, gaur egun eta momentu honetan, ezin dira xahutu, krisia dela eta. Beraz, bertara joango naiz. Ez daukat ezer erabakitzerik, lana nahi badut (eta esperientzia ezin hobea, hori ere esan behar da) Madrilen bizi beharko naiz. Agian lagun berriak aurkituko ditut. Familia ezin da ordeztu, baina gutxiago ikusiko ditudanez senideak, berriz bueltatzerakoan ilusio gehiagorekin besarkatuko ditut. Gauza onak ere baditu beste leku batera joateak bizitzera.

Beraz, baiezkoa emango diet ABC-koei eta maletak egiten hasiko naiz, ea ondo joaten zaidan nire bizitzaren garai berri honetan. Aldaketak ez dira beti txarrak eta ziur nago eskaintza hau oso baliagarria izango zaidala etorkizunerako.

Bon voyage!

Gaurko “proiektu” klasean, prentsaren etorkizunari buruz hitz egin dugu bereziki. Bideo bat ikusi, galdera batzuei erantzun banaka, gero galdera horien erantzunak eztabaidatu talde txikitan eta ondoren, gela guztiak eztabaidatu ditugu horri buruzko punturik garrantzitsuenak.

Ez dugu hainbesteko ohiturarik prentsa idatzia irakurtzeko (agian errazagoa da telebistako berriak ikustea…) eta berrien bila bagabiltza, askotan sarean hiru hitz idaztearekin nahiko dugu berria aurkitu ahal izateko modu azkar batean eta doan.

Beraz, prentsa idatzia, paperetik sarerako bideari ekin behar dio, aurrerantzean saretik irakurriko baita gehienbat. Gainera, abantaila batzuk ere baditu aldaketa honek, hala nola, kazetariek edozein momentutan jakin dezakete irakurleak zer dauden irakurtzen eta zer izan den gehien gustatu zaiena.

Hala ere, oraindik jendeak gustuko du euskarri inprimatuan irakurtzea. Erosoagoa da, ez dugu ordenagailurik behar, ezta internetik. Adibide gisa,  gure aitona-amonak,  beraiek ez dakite ordenagailurik erabiltzen edo kostata erabiltzen dute, ondorioz, nahiago izango dute euskarri inprimatuan irakurtzea.  Gazteok berriz, nahiago izango dugu sarean irakurri, modu sinpleago batean lortu ahal dugulako informazioa eta azkarrago. Nahi dugun gertaerari buruzko informazioa lortzeko aukera dugu sarean, eta interneten ibiltzeko  ohitura hartu dugunez, aurrerantzean gehienbat erabiliko duguna sarea izango da.

Ondorioz, esan dezakegu oraingoz euskarri inprimatuak erabiliko direla, sarearekin batera. Baina baliteke (ezin dugu ziurtatu, horrelako gauzak ezin direlako hain laster jakin) etorkizunean interneteko prentsa soilik existitzea, guztiok bertatik irakurriko dugulako eta.  Hala ere, lehen esan dudan bezala, hauek suposaketak besterik ez dira.

Consumer aldizkariko artikulu honetan irakurri dugun moduan, offimatikako programak alde batera uzteko beste baliabide batzuk existitzen dira, elkarlanean aritzea ahalbidetzen digutenak internet bidez; Google Docs, Zoho, eta Thinkfree Online. Consumerrek hauek guztien ezaugarriak eman dizkigu, horien azterketa sakona egin ondoren.

Oso sinpleak eta erabilerrazak dira hirurak, gehienbat Google Docs, bilatzailearen antzera, erabiltzerako orduan modu erraz batean egin ahal dugulako eta bere diseinua oso garbia delako.

Ez dugu programak instalatzeko beharrik, internet badugu, webgunera joan eta bertan egin ahal dezakegu. Gainera, trena hauek duten ezaugarririk garrantzitsuena, partekatzeko aukera da. Talde lan bat egiteko  erraztasun ugari ematen dizkigu, hala nola, lana 10 pertsonekin partekatzeko aukera ( guztiek paragrafo berdina editatzeko aukera izango dutelarik), lana erraz zabaltzeko aukera, etab.

Hala ere, tresna hauek arazo batzuk ekarri ahal dizkigute. Ez badugu internetik, ezin izango dugu ezer egin, bertara sartzeko beharrezkoa dugulako konexio on bat edukitzea. Eta guztiok dakigu gaur egun oraindik internet ez dela oso gauza egonkorra; askotan internet gabe gelditzen gara, seinaleak intentsitate gutxi duelako, edo/eta arazoren bat eduki dugulako.

Beste gauza txar bat. Gure lanak partekatzeko aukerak, gure lanak zabaltzea ekarri dezake. Hau da, gure nahiaren kontra bada ere, guk talde lan bat partekatzen badugu, baina gure taldeko beste pertsonaren batek lan hori zabaltzen badu, lana publikatzeko arriskua dugu, ez badugu nahi ere.

Beraz, ez nuke erabiliko beharrezkoa ez bada, offimatikako programak erabiltzeko daudelako oraindik eta ez digutelako arazo handirik ematen, ez bada talde lanak egiterakoan. Soilik azken ekintza honetarako erabiliko ditut Google Docs eta antzerako tresnak.

Gaixorik egon nintzen, eta ez nuen Jose Felix Diaz de Tuesta-ren hitzaldia entzun.

Hala ere, nire ikaskideek azaldu zidatenez, ez zen oso interesgarria izan. Modu labur batean azalduko dut nire ikaskideen iritzia hitzaldiari buruz, ez bainintzen egon eta ezin baitut iritzirik eman.

Jose Felix Diaz de Tuestak oso gustuko du Flickr. Beharra sentitzen du tresna hau erabiltzeko. Hau guztia gertatzen da argazkizale amorratua delako.

Hitzaldiaren egileak kontatu zuenez, asko ikasi izan du azken urteetan bere eta beste batzuen lanak ikusten flickr-en.

Nire ikaskideen iritziz, flick-ren ezaugarri guztiak esplikatzea ez zen beharrezkoa. Asko kexatu ziren horri buruz. Ez zela beharrezkoa “favoritos” atala azaltzea, ezta nola igotzen zituen bere argazkiak.

Nire ustetan, flickr-ren ezaugarriak ongi menperatzeko, tresna hau erabiltzea eta apur bat saltseatzea beharrezkoa da.

Besterik gabe, hitzaldiko argazki batekin uzten zaituztet.

Egutegia

2010(e)ko martxoa
A A A A O I I
« Ots   Api »
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031  

Nire Twitterra

Creative Commons lizentzia