Bitter sweet symphony abestia nabil entzuten, The Verve taldearen abestirik arrakastatsuena eta nire iritziz, munduan sortu den abestirik onenetarikoa. Sentimen asko islatzen ditu. Gaur egungo gizakion bizitzaren helburuak zeintzuk diren erakusten dizkigu: dirua lortzea, diruaren esklabu izateko. Guztia zertarako? Ezertarako, ez disfrutatzeko dauzkagun gauza sinpleekin.

Eta gauza sinple horiek, konplexu bihurtzen ditugu, arazo gehiago sortzeko gure bizitzan. Arazo gehiagorekin gure buru-nahasteak hasten dira. Buru-nahaste horiek saihesteko beste irtenbide batzuk topatzen ditugu, baina ez ditugu arazo horiek saihesteko irtenbideak topatzen. Ez da logikoa. Gure arazoak oinarritik konpontzen hasi beharko ginateke eta ez alderantziz.

Baina, Enigma maite, guzti hau agian nire arazoa besterik ez da, agian nire izaera orokortzen nabil gizaki guztiei honelako izaera emanez. Agian nire erruz sortu dena besteen esku uztea gustatuko litzaidake, errudun ez sentitzeko. Agian idatzi hau nire segurtasun eza gainditzeko ahalegin bat besterik ez da. Ez dakit. Inoiz ez dut jakingo, ez bainaiz batere ziurra.

Ez dago nire buruari buruz erantzun dezakedan galderarik. Eta nik ezin baditut eranutzun, nork erantzungo ditu? Beti dudatan nabil.

Beno, Enigma maite, denboraldi batez, zutaz idazteari utziko diot, burmuinean bueltaka arituko zaren arren.

Advertisements

Hemendik aurrera hau ez da izango materia baterako bloga; nire blog pertsonala izango da, agian ez oso eguneratua, baina barne-barneko pentsamendu eta sentipenak islatzen dituena, edo baita ere edozein tontakeri erakusteko erabiliko dudan medioa.

Euskaraz, gaztelaniaz eta agian ingelesez idatziko dut ziurrenik, eguna eta animoen araberakoa izango da hori.

Blogaren “2. zatia” deituko diogu, bai?

Beti esaten didate bigarren zatiak ez direla lehenengoak bezain onak, egia izango ote da? Orain ikusiko dugu.

Bai lagunok, podcast bat egitera “behartu” gaituzte. Eta kakotx artean jartzen dut behartu hitza, normalean behartzen zaituztena ez delako izaten oso atsegina, baina azken lan hau oso polita iruditu zait.

Beraz, hemen duzue nire lana, Mando Diao musika talde suediarraren kontzertuaren kritika, gozatu!

[AUDIO <embed src=”http://euskaltube.com/addons/audio/player/player.swf&#8221; quality=”high” width=”290″ height=”24″ name=”mp3player” type=”application/x-shockwave-flash” pluginspage=”http://www.macromedia.com/go/getflashplayer&#8221; flashvars=”width=290&height=24&autostart=no&bg=0x000000&leftbg=0xFFBF00&border=0xFFBF00&text=0x333333&soundFile=http://euskaltube.com/uploads/audio/NOjxD2z0XLQHFPNTAXLG.mp3″></embed><br/><small><a href=”http://euskaltube.com”>euskaltube.com audioak</a> | Izenburua: <a href=”http://euskaltube.com/play_audio.php?audio=1616″>Mando Diao-ren kontzertua Bilbon, 2009an</a> | Erabiltzailea: <a href=”http://euskaltube.com/memberprofile.php?uid=2862″>betigerotxuau</a></small|TITLES=Mando Diao kontzertuaren kritika |WIDTH=480]

Zer da Community Manager-a? Hori azaltzeko asmoarekin nator gaurkoan.

Gauza zera da, 22 orrialdetako txosten batean azaltzen zuen puntuz puntu, baina uste dut errazagoa izango zela modu labur batez eta nire hitzekin azaltzea lanbide honek zertan datzan.

Community Manager-ak egiten duena kontsumitzailearekin harremanak mantentzea da, produktua hobetzeko eta kontsumoa bultzatzeko. Hori guztia lortzeko, lan egiten duen enpresarentzat onuragarria den guztia egin beharko du; enpresa horri buruzko solasaldiak kontsumitzaileekin, solasaldietan esaten dena enpresaren arduradunei azaltzea, enpresan esaten denari buruz informatzea (hau da, modu erraz batean esplikatzea), “liderrak” aurkitzea enpresan eta baita kontsumitzaileen artean (laguntza ematen baitio) eta kontsumitzaile eta enpresaren arduradunen artean laguntza aurkitzea, horiek bata besteari laguntzeko aukera dutelako eta honela produktu hobeagoa lortzeko aukera izango genukeelako. Denbora gehiena pasatzen du sare sozialetan, bertan aurkitu dezakeelako informazio gehiena.

Ez da lan erraza, ikusten duzuenez. Ezta denboraldi motz batean egitekoa, momenturo egon behar zarelako ongi komunikatuta. Horregatik dut gustuko. Gaur egun, ez naiz egun bat bera ezta gelditzen interneten konektatu gabe. Adizioa ematen du, edo agian adizioa da. Bai, seguruenik adizioa da, baina konektatuta egoteak nire jakin-mina pizten dit, informatuta sentitzen naiz, informazioaren munduaren parte. Eta enpresa bati laguntzeko aukera badut, niri gustatzen zaidan lana egiten, hobeto.

Honekin guztia esan dizuet. Badakizue, horrelako lan bat edukitzeak ez litzaidake batere gaizki etorriko. Gainera, Community Manager lanbidea ezagutu baino lehenago , ezagutzen nuen lanbide honen antzerako bat. Agian barregarria irudituko zaizue adibidea, baina musika talde baten community manager-a ezagutzen dut. Musika taldea suediar batena da, Mando Diao, hain zuzen ere. Nik ikusitako Mando Diaoren lehenengo kontzertuan ezagutu nuen community manager hau, neska zen, Katrine izenekoa. Antzokiaren atean zegoen, entzuleak etorri orduko. Tratu bat eskaini zigun (ingelesez, noski): “Taldearen soinu frogak entzutea eta taldea bera ezagutzea utziko dizuet, zuen laguntzaren truke.” Noski, gure galdera hau izan zen: “zertan lagundu dezakegu?” Bere erantzuna sinplea izan zen: “Taldea aditzera eman ezazue, nahi duzuen moduan, baina jarraitzaile gehiago behar ditugu”.

Beraz, tratua itxi genuen. Berak irribarre batez erantzun zigun eta adostutakoa egin zuen. Geroztik, kontzertu horretara joan ziren gehienak, jarraitzaile kutsuak dira! Talde horren webgunera jotzen baduzue, herrialde guztietan aurkituko duzue jarraitzaile talde bat, musika taldearentzat publizitatea egiten duena, beste gauza batzuen truke. Eta gainera, herrialde bakoitzean, talde bat baino gehiago dute. Alemanian, esaterako, 20 talde baino gehiago daude.

Katrinek taldearekin bidaiatzen du mundu osotik, jarraitzaileak ezagutzen, beraien kezkak konpontzen eta taldeari jarraitzaileen feedbacka ematen.

Hori bai lanbidea!

HUHEZIko fakultatea. Arratsaldeko 16:15ak. Barregarri irudituko zaizue baina nire istorioa zehaztasun osoz azaldu ahal izateko, komunean nagoela ere esan beharko dizuet. Tiro hotsak entzun ditut eta nahiko beldurtia banaiz ere, komuneko atea irekitzera ausartu naiz, hori bai, kontu askoz eta poliki-poliki. Pasilloko alderik urrunenean, armadun bi gizon ikusi ditut, nire ikaskideak modu bortitzez tratatuz. Morroi hartu dituzte, Joxe irakaslearekin batera. Komunera sartu naiz berriz ere, ez baitut nahi ni ere morroi bihurtzea. Zer egin dezaket?

Lehenik eta behin, eta asko pentsatu baino lehenago, poliziari deitu diot, jakin dezaten zer gertatzen den.  Gero, nire mugikorraren internetari esker, twitter-en honelako esaldi bat idatzi dut, nire lagunak nitaz jakin dezaten: “HUHEZIko fakultatean ikasle eta irakasle batzuk bahituak izan dira, laguntza behar dugu.”

Ondoren, atea ireki dut berriz ere, baieztatu ahal izateko ea zauriturik dagoen edo ez. Zorionez, ez dago zauriturik, beraz, nire bigarren mezua twitterren hauxe izan da: “Ez dago zauritutako inor. Hala ere, bahitzaileak ez doaz brometan, tratu bortitzak jasaten ari dira nire ikaskide eta irakasleak.”

Argazki bat ateratzera ere ausartu naiz; argazkia kalitate onekoa ez den arren, egoeraren berri emateko irudiak dira komunikatzeko gauzarik egokiena, beraz, twitterrera igo dut.

Polizia etorri denean, bahitzaileak inguratu eta harrapatu egin dituzte. Hauxe izan da nire mezua twitterren: “Polizia iritsi da. Bahitzaileak harrapatuta. Ez dago zauriturik. Guztia ondo doa jada.”

Eskerrak momentu motz bat bakarrik izan den, bestela, informatu nahi nuela, bahitzaileak harrapatu egingo ninduten, ez baita oso erraza zerbaitez informatzea ezkutuan.

Honelako gauzak ematen didate niri twiteatzeko gogoa, bizitzan zehar ez baitugu honelako gertakizun askorik bizitzen.

Gaurko eskolara Iban Aranzabal etorri zaigu hitzaldi bate matera.
Iban Aranzabalek irakasle ikasketak egin zituen gure fakultatean, HUHEZIn. Geroago, Gasteizera joan zen euskal filologia ikastera. Goienan egiten du lan eta Sustatuko editore izandakoa da.
Power Point-a martxan jarri du eta bertan azalpen batzuk ematen ditu, gainera bideo batzuk erabiliz. Lehenengoa danbaka.com-ekoa zen, musika taldeei buruzko komunitatea. Bigarrena goiena.net-ekoa. Goiena.net-ek debagoieneko albiste guztiak batzen dituen komunitatea da, bertan bideoak, argazkiak, zorion agurrak, eskelak, gida komertzialak, blogak, etab. agertzen dira. Informazioa euskaraz ematen da. Hirugarren bideoa aldiz, tokiko.tv-rena zen, non telebista interneten bidez ikusteko aukera dugun, edukia aukeratuz.
Iban Aranzabalek esan zigun moduan, Goienako komunitatea anitza da ideologian, pentsaeran, izakeran, jokaeran, … Honek zer esan nahi du?
Goiena debagoiena osorako da. Bertako biztanle bakoitzak ideologia bat dauka. Guztiak gara desberdinak. Pentsatzeko era desberdina da ere. Eta nola ez, Goiena guztiontzat bideratuta doanez, guztion gusturako egin behar da. Hori ezinezkoa suertatu daiteke, baina egia da, Goiena ez dela lotzen pentsatzeko modu batera soilik. Pentsaera desberdinei ateak zabaltzen dizkie. Horrela, ez da sinesgarritasuna galduko.
Hori guztia atzean utzita, Ibanek hedabide bakoitzaren hizkuntzari buruz hitz egin zigun. Ez da berdin hitz egiten elkarrizketa saio batean, edo gazteentzat zuzendurik dagoen saio batean, edo umeentzako saio batean. Beraz, audientziaren adinari begira hitz egin beharko dugu, baita ere saioaren edukiei begira.
Gainera, lehengo gazteen eta oraingo gazteen informatzeko modua aldatu egin da teknologiaren ondorioz. Beraz, audientzia guzti hori berreskuratzeko, informatzeko modu berriak sortu beharko dira.

Komunikatzailearen lan hau aldatuz doa, etengabe.

Gaurko ariketarako google bilatzailea ireki eta gure izen abizena jartzeko eskatu zigun Joxek.
Esan bezala, ireki eta nire izena idazten hasi nintzen. Lehenengo hizkia idatzi orduko, banekien zerbait agertuko zela, orain dela urte asko esan zidatelako googlen agertzen nintzela, opera batean celloa jo bainuen eta egunkarian agertu ginen bertan parte hartu genuen guztiak.
“Bilatu”-ri eman nion. Pentsatu baino emaitza askoz ere gehiago zeuden! Lehena nire myspace-ko kontukoa zen: “myspace profile for Miren Ormazabal” esaten zuen hasieran. Ez nintzen sartu, nahiko argi nuen eta zer agertuko zen. Bigarren emaitza nire lagun baten myspace-koa zen, lagunen artean bainauka. Baina momentu horretan asko harritu nauen gauza bat ikusi nuen. Hirugarren emaitza. Interneten inoiz ez litzaigukeena gustatuko ikustea. Horrela esaten zuen: “Miren Ormazabal – Email, dirección, número de teléfono, ¡Todo!”. Urduri, bertara sartu nintzen. Ez zuen horrelakorik jartzen, baina bain agertzen ziren nire hiru argazki, bi facebook-ekoak eta bat myspacekoa. Beste guztiak ez ziren nireak. Eskerrak!
Laugarren emaitzara jo nuen. Nire facebook-eko profilekoa zen. Ez ninduen harritzen, banekien horrelako emaitzak agertuko zirela. Hurrengoa twitter-ekoa zen. Hemendik aurrera emaitzak ez ziren niri buruzkoak, baizik eta beste Miren Ormazabal batzuei buruzkoak. Hain garrantzitsua al naiz? Ez dut uste. Gainera, myspace, facebook, twiter eta horrelako sare sozialak beste gauza batzuk baino garrantzitsuago al dira? Oso arraroa egiten zait.
Google-ko bigarren orrialdean, hasieran aipatu dudan operaren emaitz hori agertu zitzaidan eta gero berriz ere myspace-ko komentario bat. Gero, issuu-ra igota nuen idatzi bat agertu zitzaidan, blogean igotakoa. Berriz myspace eta berriz bloga. Berriz facebook, berriz twitter, berriz myspace. Twitter, bloga eta facebook. Ez dago niri buruzko ezer gehiago; ez nuen epero gehiago, eskerrak. Googlen agertzen diren beste webgune guztiak ez dute nitaz hitz egiten, baizik eta beste Miren Ormazabal batzuei buruz.
Beraz, google-ko irudietara jo nuen. Nire myspaceko eta facebookeko profileko argazkiak agertzen ziren soilik lehen orrialdean. Bigarrenera jo nuen esperantza gutxiekin: ezer. Hirugarrenean nire klaseko argazki zahar bat ikusi nuen, orain dela 7 urtekoa gutxi gorabehera. Hortik aurrera nire eta nire klase-kideen blogetan agertzen diren argazkiak agertzen dira.
Kontu handiz ibili beharko gara interneten informazio pertsonala eskegitzerakoan.

Egunkariaren gaia oso zabala da.  Kontrako eta aldeko iritziak aurki ditzakegu. Hala ere, informatzerako orduan, ez da objektiboki jokatu, informazioa ez baita izan guztiz benetakoa.

Gezur asko esan ziren eta oraindik ere esaten direla badakigu. Informazioa manipulatua izan da, jendea iraintzea lortu da. Arrazoiak askotarikoak izan daitezke: dirua, min egitea, politika, … Baina gertatu zena ezin da konpondu.

Torturak eman ziren, iraintzeak, … Guzti hori ezin da ezabatu orain. Bai, aske utzi dituzte, baina orain arte jaso dutena ezin da ahaztu.

Zertarako justizia, beti alde batera begira badago? Horri nik ez diot justizia deitzen. Gauza bat epaitu frogarik eduki gabe; hori ez da justizia.

Eta zer gertatzen da kazetari batzuekin? Nora begira zeuden gertakari batzuk baieztatzen ari zirenean? Horiek ez dira kazetari. Beraien iritzia informazio modura ematen dutenak ez dira kazetari. Frogarik gabe zerbait baieztatzen dutenak ez dira kazetari, iritzi-emaile baizik.

Zer gertatzen da? Batzuk irabazteko beste batzuek galdu egin behar dutela? Guzti hori politika kontuak besterik ez dira. Nork daki noiz arte iraungo duen gezurren borroka maltzur honek…

Ikusi dugunez, oso erabilgarria da Google Docs. Frogatzeko, Power Point bat egin dugu, deskarga ilegalei buruzkoa, zuen gustukoa izango delakoan gaude.

Teknologiaz informatzen duen euskarazko blog kolektiboa da sustatu, 2001. urtean sortua. Nick dut Nik saioan ikusi dugunez, euskaraz egin zen lehen bloga izan zen. Honi buruzko galdera batzuk erantzun ditu Luistxo Fernandezek.

Ez zen negozio izateko sortu; publizitatea saltzen du, bai, baina gutxi.

Urteetan zehar aldaketatxo batzuk jasan ditu diseinu aldetik. Gainera, 2009. urtera arte blog testual bat izan da, orain berriz, argazkiak eta bideoak sartzeko aukera dute. Hasieran ekarpenei buruzko erantzunak askeak ziren, baina orain moderatzaile baten beharretan ibili dira. Azkeneko aldaketa, blogari berri batzuen onarpena izan da sustatun.

Sustatuk jorratzen dituen gai nagusiak interneteko kontu eta folkloreak dira eta gai horiei buruzko ekarpenak editoreak (Luistxo Fernandezek) editatzen ditu, beste blogari baten laguntzari esker.

Luistxok argi utzi duen moduan Nick dut Nik-eko bideoan, ez zaie gustatzen sustatu kazetaritza terminoekin lotzea; “oraindik ere blog bat da eta ez gehiago”. Ez dago ataletan sailkatuta, ez dauka portadako albisterik ezta egunkari baten itxurarik. Blog baten itxura du, azken ekarpena hasierara doa, edozein blogetan bezala.

Bere itxurari gainbegiratu bat eman ondoren, esan dezaket blogaren atalak oso ondo daudela guk nahi dugun ekarpena aurkitu ahal izateko. Niretzat, bloga baino gehiago, egunkari digital baten itxura dauka.

Egutegia

2017(e)ko urria
A A A A O I I
« Api    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031  

Nire Twitterra

Error: Twitter did not respond. Please wait a few minutes and refresh this page.

Creative Commons lizentzia