You are currently browsing the tag archive for the ‘informazioa’ tag.

Gaurko ariketarako google bilatzailea ireki eta gure izen abizena jartzeko eskatu zigun Joxek.
Esan bezala, ireki eta nire izena idazten hasi nintzen. Lehenengo hizkia idatzi orduko, banekien zerbait agertuko zela, orain dela urte asko esan zidatelako googlen agertzen nintzela, opera batean celloa jo bainuen eta egunkarian agertu ginen bertan parte hartu genuen guztiak.
“Bilatu”-ri eman nion. Pentsatu baino emaitza askoz ere gehiago zeuden! Lehena nire myspace-ko kontukoa zen: “myspace profile for Miren Ormazabal” esaten zuen hasieran. Ez nintzen sartu, nahiko argi nuen eta zer agertuko zen. Bigarren emaitza nire lagun baten myspace-koa zen, lagunen artean bainauka. Baina momentu horretan asko harritu nauen gauza bat ikusi nuen. Hirugarren emaitza. Interneten inoiz ez litzaigukeena gustatuko ikustea. Horrela esaten zuen: “Miren Ormazabal – Email, dirección, número de teléfono, ¡Todo!”. Urduri, bertara sartu nintzen. Ez zuen horrelakorik jartzen, baina bain agertzen ziren nire hiru argazki, bi facebook-ekoak eta bat myspacekoa. Beste guztiak ez ziren nireak. Eskerrak!
Laugarren emaitzara jo nuen. Nire facebook-eko profilekoa zen. Ez ninduen harritzen, banekien horrelako emaitzak agertuko zirela. Hurrengoa twitter-ekoa zen. Hemendik aurrera emaitzak ez ziren niri buruzkoak, baizik eta beste Miren Ormazabal batzuei buruzkoak. Hain garrantzitsua al naiz? Ez dut uste. Gainera, myspace, facebook, twiter eta horrelako sare sozialak beste gauza batzuk baino garrantzitsuago al dira? Oso arraroa egiten zait.
Google-ko bigarren orrialdean, hasieran aipatu dudan operaren emaitz hori agertu zitzaidan eta gero berriz ere myspace-ko komentario bat. Gero, issuu-ra igota nuen idatzi bat agertu zitzaidan, blogean igotakoa. Berriz myspace eta berriz bloga. Berriz facebook, berriz twitter, berriz myspace. Twitter, bloga eta facebook. Ez dago niri buruzko ezer gehiago; ez nuen epero gehiago, eskerrak. Googlen agertzen diren beste webgune guztiak ez dute nitaz hitz egiten, baizik eta beste Miren Ormazabal batzuei buruz.
Beraz, google-ko irudietara jo nuen. Nire myspaceko eta facebookeko profileko argazkiak agertzen ziren soilik lehen orrialdean. Bigarrenera jo nuen esperantza gutxiekin: ezer. Hirugarrenean nire klaseko argazki zahar bat ikusi nuen, orain dela 7 urtekoa gutxi gorabehera. Hortik aurrera nire eta nire klase-kideen blogetan agertzen diren argazkiak agertzen dira.
Kontu handiz ibili beharko gara interneten informazio pertsonala eskegitzerakoan.

Advertisements

Blogak, idazten duguna (gure iritzi, jakintza, aipuak…) gizartearekin partekatzeko  erabiltzen ditugu. Soinu, bideo eta beste motatako informazioak ere blogetan sartu ahal ditugu.

Nire ustez, blogak, gure pentsamendu guztiak azaleratzeko erabiltzen ditugu askotan, eta hori oso arriskutsua izan daiteke. Adibidez, gure sentipenei  buruzko zerbait idazten badugu, askeago sentitzeko idatzi badugu ere, edonork irakur dezake, eta horren bidez, gu eraso.

Hala ere, blogak oso erabilgarriak dira gu informatuta egoteko, ezagutzak handitzeko tresnarik egokiena dira, oso modu azkarrean informaturik egon gaitezkeelako. Hala ere, esan beharra dago, blogetan publikatzen den guztia ez dela guztiz ziurra, eta beraz, ezin zaio ezagutza deitu, ez delako egiaztatutako informazioa.

Ez dut inoiz blogik eduki, ez naiz fio internetaz oraindik, baina edukitzekotan, informazio objektiboa idatziko nuke, irakurleak ezin izango baitzuen nire kontra egin ez bada informazio subjektiboa.

Ziberkazetaritzan, kontrastatu gabeko informazioa modu azkarrean  publikatu ahal dugu. Esan nahi dudana da, hain modu azkarrean publikatzeko ahalmena dugunez, edozein informazio publikatzen dela informazio hori ziurtatu gabe.

Ez dut uste oso ideia ona denik ziberkazetaritza. Lanpostu ugari galduko ziren, ez genuelako edukiko banatzailerik, ezta saltzailerik, ezta hainbeste kazetaririk ere.  Honek beste krisialdi bat sortuko zuen. Gainera, garai hauetan bankuek ez dute inolako erraztasunik ematen diru sarrerak emateko, beraz, egunkari bat web-era pasatzea oso zaila izango zen. Hala ere, gastu gutxiago edukiko genituzke, lehen esan dugun bezala, ez dugulako behar banatzailerik, saltzailerik, ezta hainbesteko kazetaririk.

Halaber, lan gehiago edukiko genuen, eta momentu oro egon beharko ginen ordenagailuaren parean lanean, oso lanbide azkarra izan beharko litzatekeelako.

Beraz, ez nuke ziberkazetaritzaren alde egingo, lan gogorra izango zelako eta lanpostu asko kenduko zituelako.

Egutegia

2017(e)ko Iraila
A A A A O I I
« Api    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930  

Nire Twitterra

Creative Commons lizentzia