You are currently browsing the monthly archive for otsaila 2010.

Kaixo lagunok!

Zerbait azaltzeko beharretan nago, ez bainaiz lasai geldituko guztia esplikatu arte.

Arazo bat daukat. Pornografiari buruzko blog bat daukat. Ez, hau ez da arazoa. Arazoa zera da, kristau talde bat nire etxeko atarian kokatu dela, nire blogari aurre egiteko asmoz. Hala ere, argi daukat ez dudala atzera egingo, nori egiten ote dio kalte? Ez bazaie gustatzen ez dute zertan irakurri beharrik. Pertsona bakoitzak erabakitzen du zer irakurri, zer ez irakurri edo non sartu eta ez sartu interneten. Nik ez dut inor behartzen nire pornografiari buruzko bloga irakurtzera edo/eta nik bertan idazten dudanari buruzko erantzunak idaztera. Gainera, zergatik dago gaizki pornografiaz hitz egitea, gauza naturala da eta. Gorputza, honen beharrak, guztion behar eta plazerak. Zer dago gaizki? Txokolatea jatea moduko gauza da sexua, eta hortaz blog batean idaztea, txokolateari buruzko blog bat idaztearen antza dauka. Ez dugu inor kritikatzen txokolateari buruz idazterakoan.

Beraz, uste dut ez dudala inolako errurik. Ez dut ezer txarrik egin eta ondorioz, ezin didate horrela kritikatu. Nik ez dut haien pentsaera kritikatzen, beraien pentsaerarekin ados ez banago ere. Hau ez dute kontutan hartu.

Kontua da, nire etxe aurrean jartzen direla egunero, manifestazioa eginaz, nire bloga ixteko asmoz. Zer egin dezaket? Bloga itxi behingoz, lasai bizi, baina nire adierazpen askatasunari uko egin, zentsura ezarriz? Edo blogarekin segi, haien kexak egunero entzunaz, eta adierazpen askatasunari ateak irekiz?

Alde biak dute zerbait txarra. Hala ere, gogoeta sakona eginaz, guzti honi konponbidea aurkitzera heldu naiz: Blog sarrera hau.

Nirea defendatzeko erabili ditudan argudio guztiak dira hauek, blog sarrera honetan idatzita agertzen direnak. Beharbada ez dira adina izango nahaspila guzti hau konpontzeko, baina sarrera hau da egin ahal dudan gauza bakarra, beraz, nire kontra egiten dutenentzat dago idatzita.

Gezurretako testua idatzi dut, hemen txertatu ahal izateko argazki bat.


Gaurko hontan, gustuko bost blogen  azterketa egin dugu eta gai desberdinei buruz aritzen diren blogak aukeratu ditut; gauza interesgarriei buruzkoa, bidaiei buruzkoa, fikziozko istoriotxoei buruzkoa, pelikulei buruzkoa eta indie rock-ari buruzkoa.

http://elmundodeassyria.wordpress.com/

Blog hau neska ezezagun batek idatzitakoa da, gauza interesgarriei buruzkoa. Diseinua, aurretik eginikoa da, wordpress-ek ematen dizkigun gaietako bat, alegia.  Baditu jarraitzaile batzuk eta publikazioak komentatzeko aukera ematen digu, beraz, bere publikazioetan erantzunak jasotzen ditu. Artikuluen luzera ez da finkoa, batzuetan luzeak dira eta beste batzuetan motzak. Elementu multimediak erabiltzen ditu, hala nola, bideoak, argazkiak…

http://mevoydeviaje.blogia.com/

Beste blog honetan, bidaiei buruzko idatziak aurkitu ditzakegu. Diseinua ez da oso orijinala, hala ere, argi eta garbi irakurtzeko aukera ematen digu. Erantzun gutxiko bloga da, beraz, jarraitzaile gutxikoa ere. Artikuluak orokorrean luzeak dira. Tokien argazki ugari ditu, beraz, oso  betea da bloga.

http://enrojecerse.blogspot.com/

Blogspot.com-en egindako bloga da hau eta Laura Ortega da bere idazle eta sortzailea, 17 urteko neska Katalan bat. Diseinua nahiko orijinala da eta irakurterraza. Fikziozko istoriotxo motzak idazten ditu eta erantzun ugari izaten ditu, beraz, jarraitzaile askoko bloga dela esan dezakegu. Publikazioak nahiko luzeak izaten dira eta argazki artistiko ugari erabiltzen ditu.

http://www.blogdecine.com/

Zineari buruzko bloga da hau, pelikulen kritikak jasotzen dituena. Diseinua orijinala dela deritzot, bloga ere ez du ematen, webgune singular bat baizik. Esan beharra dago, oso argi irakurtzeko aukera ematen digula. Erantzuteko aukera ematen digu. Artikuluak luzera handikoak dira eta bideoak eta argazkiak ere aurkitu ditzakegu bertan.

http://fmindierock.blogspot.com/

indie rock-ari buruzko bloga. Diseinua ez da oso ona, gauza gehiegi agertzen dira orrialde zehatz batean soilik. Erantzuteko aukera ematen digu. Artikuluak nahiko motzak dira, baina elementu multimediez inguratuak, adibidez, bideoak, argazkiak…

Blogak, idazten duguna (gure iritzi, jakintza, aipuak…) gizartearekin partekatzeko  erabiltzen ditugu. Soinu, bideo eta beste motatako informazioak ere blogetan sartu ahal ditugu.

Nire ustez, blogak, gure pentsamendu guztiak azaleratzeko erabiltzen ditugu askotan, eta hori oso arriskutsua izan daiteke. Adibidez, gure sentipenei  buruzko zerbait idazten badugu, askeago sentitzeko idatzi badugu ere, edonork irakur dezake, eta horren bidez, gu eraso.

Hala ere, blogak oso erabilgarriak dira gu informatuta egoteko, ezagutzak handitzeko tresnarik egokiena dira, oso modu azkarrean informaturik egon gaitezkeelako. Hala ere, esan beharra dago, blogetan publikatzen den guztia ez dela guztiz ziurra, eta beraz, ezin zaio ezagutza deitu, ez delako egiaztatutako informazioa.

Ez dut inoiz blogik eduki, ez naiz fio internetaz oraindik, baina edukitzekotan, informazio objektiboa idatziko nuke, irakurleak ezin izango baitzuen nire kontra egin ez bada informazio subjektiboa.

Ziberkazetaritzan, kontrastatu gabeko informazioa modu azkarrean  publikatu ahal dugu. Esan nahi dudana da, hain modu azkarrean publikatzeko ahalmena dugunez, edozein informazio publikatzen dela informazio hori ziurtatu gabe.

Ez dut uste oso ideia ona denik ziberkazetaritza. Lanpostu ugari galduko ziren, ez genuelako edukiko banatzailerik, ezta saltzailerik, ezta hainbeste kazetaririk ere.  Honek beste krisialdi bat sortuko zuen. Gainera, garai hauetan bankuek ez dute inolako erraztasunik ematen diru sarrerak emateko, beraz, egunkari bat web-era pasatzea oso zaila izango zen. Hala ere, gastu gutxiago edukiko genituzke, lehen esan dugun bezala, ez dugulako behar banatzailerik, saltzailerik, ezta hainbesteko kazetaririk.

Halaber, lan gehiago edukiko genuen, eta momentu oro egon beharko ginen ordenagailuaren parean lanean, oso lanbide azkarra izan beharko litzatekeelako.

Beraz, ez nuke ziberkazetaritzaren alde egingo, lan gogorra izango zelako eta lanpostu asko kenduko zituelako.

Mendeberri proiektuak orain arteko heziketa ereduari aurre egin dio eta Mondragon Unibertsitateko heziketa eredu bilakatu da.

Proiektu honen helburua langile kualifikatuagoak sortzea da, balore zehatz batzuk, konpetentziak eta gaitasunak garatuz.

1999an jarri zen martxan, Javier Reteguiren eskutik, momentuko Mondragon Unibertsitateko errektore zena.

Inkesta baten ondorio izan zen guzti hau. Bertan egindako galderen erantzunak azaltzen zutenez, lehengo heziketa ereduak ez zuen gizarteak behar zuena eskaintzen eta beraz, eredua aldatu beharra zegoen, gizarteak behar duena asetzeko.

Horretarako, ikaslea taldean lan egiteko prestatua izan behar da eta errespontsabilitatez jokatzen jakin behar izango du, kritikoa eta komunikatzaile ona izan behar da, eta besteak motibatu beharko ditu talde lanerako.

Mendeberrik bere lehenengo pausuak eman zituen 2001-2002 urte artean. Irakasleak ikaskuntzaren gidari bihurtu ziren; ikasleak, berriz, protagonistak, ekintzaileak.

Gaur egun, proiektua sendotu egin da, eta ez dago atzera botatzerik, eredu egokiena delako beharrei aurre egin ahal izateko.

Honekin guztiarekin, ikaslea motibatzea lortzen da, aktibotasun gehiago aurkeztuz eta ondorioz, gizartearen eskakizunak betetzeko prestakuntza egokiena lortuz.

Welcome to WordPress.com. This is your first post. Edit or delete it and start blogging!

Egutegia

2010(e)ko otsaila
A A A A O I I
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728

Creative Commons lizentzia