You are currently browsing the tag archive for the ‘huhezi’ tag.

HUHEZIko fakultatea. Arratsaldeko 16:15ak. Barregarri irudituko zaizue baina nire istorioa zehaztasun osoz azaldu ahal izateko, komunean nagoela ere esan beharko dizuet. Tiro hotsak entzun ditut eta nahiko beldurtia banaiz ere, komuneko atea irekitzera ausartu naiz, hori bai, kontu askoz eta poliki-poliki. Pasilloko alderik urrunenean, armadun bi gizon ikusi ditut, nire ikaskideak modu bortitzez tratatuz. Morroi hartu dituzte, Joxe irakaslearekin batera. Komunera sartu naiz berriz ere, ez baitut nahi ni ere morroi bihurtzea. Zer egin dezaket?

Lehenik eta behin, eta asko pentsatu baino lehenago, poliziari deitu diot, jakin dezaten zer gertatzen den.  Gero, nire mugikorraren internetari esker, twitter-en honelako esaldi bat idatzi dut, nire lagunak nitaz jakin dezaten: “HUHEZIko fakultatean ikasle eta irakasle batzuk bahituak izan dira, laguntza behar dugu.”

Ondoren, atea ireki dut berriz ere, baieztatu ahal izateko ea zauriturik dagoen edo ez. Zorionez, ez dago zauriturik, beraz, nire bigarren mezua twitterren hauxe izan da: “Ez dago zauritutako inor. Hala ere, bahitzaileak ez doaz brometan, tratu bortitzak jasaten ari dira nire ikaskide eta irakasleak.”

Argazki bat ateratzera ere ausartu naiz; argazkia kalitate onekoa ez den arren, egoeraren berri emateko irudiak dira komunikatzeko gauzarik egokiena, beraz, twitterrera igo dut.

Polizia etorri denean, bahitzaileak inguratu eta harrapatu egin dituzte. Hauxe izan da nire mezua twitterren: “Polizia iritsi da. Bahitzaileak harrapatuta. Ez dago zauriturik. Guztia ondo doa jada.”

Eskerrak momentu motz bat bakarrik izan den, bestela, informatu nahi nuela, bahitzaileak harrapatu egingo ninduten, ez baita oso erraza zerbaitez informatzea ezkutuan.

Honelako gauzak ematen didate niri twiteatzeko gogoa, bizitzan zehar ez baitugu honelako gertakizun askorik bizitzen.

Advertisements

Aurten da 5. aldia Komunikaldiak egiten direla. Josu Zabalak azaldu zigun bezala “Komunikaldien helburua komunikazioa da; iritzi trukatzea”. Horrela hasi zen hitzaldiaren lehenengo zatia, Josu Zabalaren hitz batzuekin.

Gero Ruben Sanchezek internetek eman digun erraztasun batzuk azaldu zizkigun, hala nola,  telebista, irratia, posta, egunkaria, … hau guztia toki berean batzen duela edo aukera gehiago ematen dizkigula. Hala ere, beste gauza txar batzuk ere baditu, aukera gehiago bai, baina erronka berriak ere ekartzen dizkigu.  Ruben “Lost in TV”ren sortzailea da, “Nick dut nik”ren langile eta “Crossmedia Factoria”ren kide, beraz, bere esperientziatik abiatuta azaldu zizkigun internetek ekarri dituen aldaketak lan egiteko eran.

Nire ustez, Rubenek gehien azpimarratu zuena hau izan zen: ikusleen parte hartzea. Internetaren eraldaketa honek audientzia berri bat sortu du, edukietan parte hartzea nahi duen audientzia. Kalitatezko proiektuak egin behar dira baita ere eta toki guztietan egotea, hau da, plataforma guztietara heltzea (internet, telebista, …). Hitzaldian aipatu zituen azkenengotariko hitzak “audientzia entretenitzea da garrantzitsuena” izan ziren, eta benetan ados nago hitz horiekin.

Hitzaldiaren bigarren zatia mahai-ingurua izan zen, non Phillipe Dominguezek, Ruben Sanchezek, Gonzalo Martinek eta Amaia Pavonek (azken honek moderatzaile lana eduki zuen arren) hartu zuten parte.

Esan zuenez, ikus-entzunezkoen mundu hau oso ezegonkorra da eta inork ez omen daki zer gertatuko den etorkizunean. Beraz, ezin diogu mugak ezarri gure imajinazioari, eta ikasten jarraitu beharko dugu ikus-entzunezko profesional izan nahi badugu.

Esaldi bat azpimarratuko nuke: “Ez bazaitu inork ikusten, ez zara existitzen”. Ez dut zehatz gogoratzen hiruretako nork aipatu zuen esaldi hau, baina oso interesgarria iruditu zitzaidan. Audientzia lortzea izango da gure helbururik gogorrena, gaur egun oso konpetentzia handia dugulako, edozein izan daiteke ikus-entzunezkoen profesional kamera bat baldin badu etxean eta audientziadun bideo bat sortzea lortzen badu. Honek arrakasta izateko aukerak gutxitzen dizkigu.

Komunikaldien azkeneko zatia beste mahai-inguru bat izan zen. Bertan Ibai Aranzabalek, Jexux Mari Irazuk, Iñako Gurrutxagak eta Gorka Juliok (azken hau moderatzaile bezala) hartu zuten parte.

Aipatu zuten gauzarik garrantzitsuena, interneten lastoa soberan zegoela izan zen. Bertan, funtsezkoena egin behar da, eduki gutxiko web-orriak behar ditugu, euskarria gutxienekoa da. Eduki guzti hauek guztiontzat eskuragarri egon behar direla ere aipatu zuten. Baina orduan, ezin dugu diru asko jaso gure lanengatik, beraz, ez zaigu oso errentagarri aterako lan honetan jardutea. Hau da nik atera dudan azken ondorioa.

Komunikazioaren glosategia HUHEZI fakultateko irakasle batzuren artean sorturiko wikia da. Komunikazioari buruzko hiztegia sortzeko asmotan egin zuten eta lortzen ari dira heuren halburua. Hala ere, faltan botatzen ditut hitz batzuk:

Kazetari

Reflex kamera

Creative Commons

iPod

Joomla

IMDB

Mindomo

Streaming

Ares

Glosategia osatzeko aukera badugu, beraz, animatzen dena, egin klik hemen.

Oraingoan, inkesta bat egitea eskatu digu irakasleak, nabigatzaileei buruzko inkesta, hain zuzen ere. Firefox, Chrome, Explorer, Opera… horien artean bat aukeratzekotan edo erabiltzekotan, zein erabiliko zenuke?

1.Maila

Asier Rekalde: Google Chrome da gehien erabiltzen duen bilatzailea.

Azkarra, antzeko webguneak aurkitzeko ona eta erabilgarria delako. Baita, explorerrez nekatuta zegoelako ere.

Marta Prol: Google Chrome, gomendatu egin zioten azkarragoa zelako

2.Maila

Xabier Ortiz: Explorer, osoa iruditzen zaiolako.

Markel Andia: Firefox erabiltzen du. Euskalbar duelako eta erabilgarriagoa delako.

3.Maila

Alex Silva: Explorer, sinplea delako eta ohituta dagoelako.

Nora Folguera: Firefox da gehien erabiltzen duen nabigatzailea, ia bakarra. Librea delako eta besteen beharrik ez duelako.

4.Maila

Gorka Montiel: Mozilla Firefox bilatzailea erabiltzen du, erabilgarria gauzatzen zaiolako. Maneiatzeko erraza, azkarra, zehatza eta erosoa delako. Eta software librea erabiltzea gustoko duelako.

Maite Fraile: Firefox erabiltzen du, lanak errekuperatzen dituelako, gehienbat.

Irakasleak

Beñat Doxandabaratz: Internet explorer erabiltzen du. Baita Mozilla Firefox ere librea delako eta euskalbar erabiltzeko aukera eskaintzen duelako.

Txema Egaña: Firefox, chrome, explorer, erabiltzen ditu, hirurak kontrolatu nahi dituelako.

Datuak bilduz, Ikus-entzunezko komunikazioko ikasketetan erabiltzen diren nabigatzaileen artean, Firefox da erabiliena. Ikusi dugunez, explorer ohituragatik erabiltzen da gehienbat eta laster Google Chrome geroz eta gehiago erabiltzen hasiko dela jakin ahal dugu.

Mendeberri proiektuak orain arteko heziketa ereduari aurre egin dio eta Mondragon Unibertsitateko heziketa eredu bilakatu da.

Proiektu honen helburua langile kualifikatuagoak sortzea da, balore zehatz batzuk, konpetentziak eta gaitasunak garatuz.

1999an jarri zen martxan, Javier Reteguiren eskutik, momentuko Mondragon Unibertsitateko errektore zena.

Inkesta baten ondorio izan zen guzti hau. Bertan egindako galderen erantzunak azaltzen zutenez, lehengo heziketa ereduak ez zuen gizarteak behar zuena eskaintzen eta beraz, eredua aldatu beharra zegoen, gizarteak behar duena asetzeko.

Horretarako, ikaslea taldean lan egiteko prestatua izan behar da eta errespontsabilitatez jokatzen jakin behar izango du, kritikoa eta komunikatzaile ona izan behar da, eta besteak motibatu beharko ditu talde lanerako.

Mendeberrik bere lehenengo pausuak eman zituen 2001-2002 urte artean. Irakasleak ikaskuntzaren gidari bihurtu ziren; ikasleak, berriz, protagonistak, ekintzaileak.

Gaur egun, proiektua sendotu egin da, eta ez dago atzera botatzerik, eredu egokiena delako beharrei aurre egin ahal izateko.

Honekin guztiarekin, ikaslea motibatzea lortzen da, aktibotasun gehiago aurkeztuz eta ondorioz, gizartearen eskakizunak betetzeko prestakuntza egokiena lortuz.

Egutegia

2017(e)ko Iraila
A A A A O I I
« Api    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930  

Nire Twitterra

Creative Commons lizentzia