You are currently browsing the tag archive for the ‘polizia’ tag.

HUHEZIko fakultatea. Arratsaldeko 16:15ak. Barregarri irudituko zaizue baina nire istorioa zehaztasun osoz azaldu ahal izateko, komunean nagoela ere esan beharko dizuet. Tiro hotsak entzun ditut eta nahiko beldurtia banaiz ere, komuneko atea irekitzera ausartu naiz, hori bai, kontu askoz eta poliki-poliki. Pasilloko alderik urrunenean, armadun bi gizon ikusi ditut, nire ikaskideak modu bortitzez tratatuz. Morroi hartu dituzte, Joxe irakaslearekin batera. Komunera sartu naiz berriz ere, ez baitut nahi ni ere morroi bihurtzea. Zer egin dezaket?

Lehenik eta behin, eta asko pentsatu baino lehenago, poliziari deitu diot, jakin dezaten zer gertatzen den.  Gero, nire mugikorraren internetari esker, twitter-en honelako esaldi bat idatzi dut, nire lagunak nitaz jakin dezaten: “HUHEZIko fakultatean ikasle eta irakasle batzuk bahituak izan dira, laguntza behar dugu.”

Ondoren, atea ireki dut berriz ere, baieztatu ahal izateko ea zauriturik dagoen edo ez. Zorionez, ez dago zauriturik, beraz, nire bigarren mezua twitterren hauxe izan da: “Ez dago zauritutako inor. Hala ere, bahitzaileak ez doaz brometan, tratu bortitzak jasaten ari dira nire ikaskide eta irakasleak.”

Argazki bat ateratzera ere ausartu naiz; argazkia kalitate onekoa ez den arren, egoeraren berri emateko irudiak dira komunikatzeko gauzarik egokiena, beraz, twitterrera igo dut.

Polizia etorri denean, bahitzaileak inguratu eta harrapatu egin dituzte. Hauxe izan da nire mezua twitterren: “Polizia iritsi da. Bahitzaileak harrapatuta. Ez dago zauriturik. Guztia ondo doa jada.”

Eskerrak momentu motz bat bakarrik izan den, bestela, informatu nahi nuela, bahitzaileak harrapatu egingo ninduten, ez baita oso erraza zerbaitez informatzea ezkutuan.

Honelako gauzak ematen didate niri twiteatzeko gogoa, bizitzan zehar ez baitugu honelako gertakizun askorik bizitzen.

Advertisements

Egutegia

2017(e)ko Iraila
A A A A O I I
« Api    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930  

Nire Twitterra

Creative Commons lizentzia