You are currently browsing the tag archive for the ‘iritzi’ tag.

Egunkariaren gaia oso zabala da.  Kontrako eta aldeko iritziak aurki ditzakegu. Hala ere, informatzerako orduan, ez da objektiboki jokatu, informazioa ez baita izan guztiz benetakoa.

Gezur asko esan ziren eta oraindik ere esaten direla badakigu. Informazioa manipulatua izan da, jendea iraintzea lortu da. Arrazoiak askotarikoak izan daitezke: dirua, min egitea, politika, … Baina gertatu zena ezin da konpondu.

Torturak eman ziren, iraintzeak, … Guzti hori ezin da ezabatu orain. Bai, aske utzi dituzte, baina orain arte jaso dutena ezin da ahaztu.

Zertarako justizia, beti alde batera begira badago? Horri nik ez diot justizia deitzen. Gauza bat epaitu frogarik eduki gabe; hori ez da justizia.

Eta zer gertatzen da kazetari batzuekin? Nora begira zeuden gertakari batzuk baieztatzen ari zirenean? Horiek ez dira kazetari. Beraien iritzia informazio modura ematen dutenak ez dira kazetari. Frogarik gabe zerbait baieztatzen dutenak ez dira kazetari, iritzi-emaile baizik.

Zer gertatzen da? Batzuk irabazteko beste batzuek galdu egin behar dutela? Guzti hori politika kontuak besterik ez dira. Nork daki noiz arte iraungo duen gezurren borroka maltzur honek…

Gure errua aitortu, edo zikinkeriak ezkutatu noizbait norbaitek aurkitu arte? Zer da onena? Gaurko klasean ikusi ditugun bi kasuak aztertu ondoren zenbait ondorio ateratzera iritsi gara.

Lehenengo kasuan, David Lettermanen erantzuna egokia izan zela uste dut, bere errua aitortzea, jakinda horrek ondorio txarrak edukiko zituela bere bizitzan. Hori oso etikoa da nire ikuspuntutik. Gure enpresaren egoera hondatu ahal duen zerbait egin badugu, gure errua dela aitortu behar dugu. Oso normala da zerbaitetan kale egitea, guztiok egiten ditugu akatsak.

Bigarren kasuan, blogean idazten zuen gizona erakundetik kanporatzea ez dut oso etikotzat jotzen. Iritziak iritzi dira, desberdinak beti, kolore guztietakoak. Iritziak iritzi dira, eta pertsonalak. Iritzi bat publiko egitea ez zait bekatua iruditzen, gauza bati buruzko perspektiba askok objektibitatea ematen diolako gauza horri. Eta iritzi txar bat baldin bada hobe, gaizki egiten dena aldatu ahal izateko aukera aparta ematen digulako.Nik ez ditut txartzat hartzen iritzi txarrak, gauzak hobetzeko balio dute, eta gizon honek erakundearen kontra eman zituen iritzi hauek erakundea hobetzeko balio ahalko zuten. Erakundeak bere akatsetatik ikasi eta ikasitakoa praktikan jartzen badu, jendeak konfiantza hartuko du erakunde horrengan. Baina hau iritzi bat baino ez da (espero inor ez haserretzea hemen aipatutakoarekin).

Kontuz ibili behar gara gure ekintzekin, hauek gure kontra egiteko aukera dute eta.

Egutegia

2017(e)ko uztaila
A A A A O I I
« Api    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31  

Nire Twitterra

Creative Commons lizentzia