You are currently browsing the tag archive for the ‘erantzunak’ tag.

 Bitter sweet symphony abestia nabil entzuten, The Verve taldearen abestirik arrakastatsuena eta nire iritziz, munduan sortu den abestirik onenetarikoa. Sentimen asko islatzen ditu. Gaur egungo gizakion bizitzaren helburuak zeintzuk diren erakusten dizkigu: dirua lortzea, diruaren esklabu izateko. Guztia zertarako? Ezertarako, ez disfrutatzeko dauzkagun gauza sinpleekin.

Eta gauza sinple horiek, konplexu bihurtzen ditugu, arazo gehiago sortzeko gure bizitzan. Arazo gehiagorekin gure buru-nahasteak hasten dira. Buru-nahaste horiek saihesteko beste irtenbide batzuk topatzen ditugu, baina ez ditugu arazo horiek saihesteko irtenbideak topatzen. Ez da logikoa. Gure arazoak oinarritik konpontzen hasi beharko ginateke eta ez alderantziz.

Baina, Enigma maite, guzti hau agian nire arazoa besterik ez da, agian nire izaera orokortzen nabil gizaki guztiei honelako izaera emanez. Agian nire erruz sortu dena besteen esku uztea gustatuko litzaidake, errudun ez sentitzeko. Agian idatzi hau nire segurtasun eza gainditzeko ahalegin bat besterik ez da. Ez dakit. Inoiz ez dut jakingo, ez bainaiz batere ziurra.

Ez dago nire buruari buruz erantzun dezakedan galderarik. Eta nik ezin baditut eranutzun, nork erantzungo ditu? Beti dudatan nabil.

Beno, Enigma maite, denboraldi batez, zutaz idazteari utziko diot, burmuinean bueltaka arituko zaren arren.

Advertisements

Egutegia

2018(e)ko apirila
A A A A O I I
« Api    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30  

Nire Twitterra

Creative Commons lizentzia

Advertisements