Gaurko klaserako “Choosing a smart password” artikulua irakurri izan behar dugu, pasa-hitz bat aukeratzeko orduan kontuan hartu beharreko pausu batzuei buruzko irakurgaia.

Artikuluak dioenez, gaur egun oso erraza da edozein pertsonaren informazio pertsonala lortzea, hackerrek oso ondo baitakite nola lortu kontu baten pasa-hitza, eta ondorioz, kontu horretan bertan gordeta dugun informazio guztia. Pasa-hitz bat aukeratzerakoan askotan izaten ditugun arazo batzuk aipatzen ditu, kode hori oso segurtasun gutxikoa izatea egiten duten arazoak. Ondoren, arazo horiei aurre egiteko soluzio batzuk eskaintzen dizkigu. Beraz, informazio guzti honekin segurtasun askoko pasa-hitz bat lortzera heldu gaitezke.

Aholku hauek kontutan hartuko ditut hemendik aurrera, bertan aipatzen diren arazo batzuk eduki izan ditudalako noizbait, baina jada pasa-hitzak aldatzen ibiltzeko gogorik ez daukadala esan beharra daukat.

Bi pasa-hitz desberdin ditut. Beno, egia esanda, pasa-hitz bat, eta batzuetan, pasa-hitz bera dudala, soilik hizki bat gehituta. Kodea ez ahazteko egin izan dut hori. Lehenagotik erabiltzen nuen kodea, apur bat berritu nuen, baina momentu horretara arte lehenagotik nuen kodea ez nuen aldatu jada kode hori erabiltzen nuen webguneetan.Hau guztia kontutan hartuta, ez daukat arazorik nire pasa-hitza gogoratzeko orduan, beti pasa-hitz bera edo apur bat aldatutakoa erabiltzen dudalako. Ez bada bat, bestea izan behar da, nahita nahiez. Honek arrisku ugari ekar ditzaket, norbaitek nire pasa-hitza lapurtzen badit, toki guztietara sartzeko aukera izango duelako.

Hala ere, arazo honi aurre egiteko asmoz, nire pasa-hitza oso zaila da imajinatzeko. Ez dauka nire bizitzarekin inolako zerikusirik, beraz, ez da oso erraza asmatzeko.

Hemendik aurrera kontuan hartuko ditut artikulu honetan irakurritako aholkuak, ea ez dudan inoiz inolako zorte txarrik edukitzen nire pasa-hitzarekin.

Advertisements