Gure errua aitortu, edo zikinkeriak ezkutatu noizbait norbaitek aurkitu arte? Zer da onena? Gaurko klasean ikusi ditugun bi kasuak aztertu ondoren zenbait ondorio ateratzera iritsi gara.

Lehenengo kasuan, David Lettermanen erantzuna egokia izan zela uste dut, bere errua aitortzea, jakinda horrek ondorio txarrak edukiko zituela bere bizitzan. Hori oso etikoa da nire ikuspuntutik. Gure enpresaren egoera hondatu ahal duen zerbait egin badugu, gure errua dela aitortu behar dugu. Oso normala da zerbaitetan kale egitea, guztiok egiten ditugu akatsak.

Bigarren kasuan, blogean idazten zuen gizona erakundetik kanporatzea ez dut oso etikotzat jotzen. Iritziak iritzi dira, desberdinak beti, kolore guztietakoak. Iritziak iritzi dira, eta pertsonalak. Iritzi bat publiko egitea ez zait bekatua iruditzen, gauza bati buruzko perspektiba askok objektibitatea ematen diolako gauza horri. Eta iritzi txar bat baldin bada hobe, gaizki egiten dena aldatu ahal izateko aukera aparta ematen digulako.Nik ez ditut txartzat hartzen iritzi txarrak, gauzak hobetzeko balio dute, eta gizon honek erakundearen kontra eman zituen iritzi hauek erakundea hobetzeko balio ahalko zuten. Erakundeak bere akatsetatik ikasi eta ikasitakoa praktikan jartzen badu, jendeak konfiantza hartuko du erakunde horrengan. Baina hau iritzi bat baino ez da (espero inor ez haserretzea hemen aipatutakoarekin).

Kontuz ibili behar gara gure ekintzekin, hauek gure kontra egiteko aukera dute eta.

Advertisements