Jada guztiok ezagutuko dugu honelako kasuren bat, bai. Pribatasuna publiko bihurtzen denean, guretzat soilik nahi ditugun gauzak edonoren esku gelditzen direnean. Momentu horretan guztia galtzen dugu. Bideo batzuek pertsona baten bizitza zeharo markatzeko balio dute. Beraz, blog sarrera honen bidez, pribatasunaren errespetua errebindikatzen dut.

Klasean irakurritako kasuan, neska batek bere (lehenengo pertsona, singularra, hau da, pertsona bat; neska hura) mugikorrean zituen bideo batzuen partekatzearen erruz (ondoren azalduko dut hemen nork duen errua, errurik balego), bere bizitza infernu bihurtzen dela ikusi dugu. Egia da, oso krudelak gara. Baina berdin zaigu beste pertsona bat iraintzea, guk ondo pasatzeko egiten badugu, ez zaigu axola.

Gaur egungo teknologiak pribatasun hori publiko bihurtzeko erraztasunak ematen dizkigu, erraztasun ugari gainera. Baina ez, ez da teknologia berrien errua, guk ematen diogun erabilpenarena baizik. Beraz, errespontsabilitatez erabili beharko genituzke teknologia berri hauek, ez baitira gure kontra jotzeko sortu, baizik eta alderantziz.

Neska honen kasuan, mugikorra galdu egin zen, beraz ez zen neskaren errua izan gertatu zena gertatzea. Nire ustez, mugikorra aurkitu zuenaren errua ez zen izan ezta ere, mutikoak instintiboki jokatu zuela uste dut, mugikorrean ikusitakoa ikusita, harrituz. Beste guztiei leporatuko nien errua; bideoak partekatzeari ekin ziotenei. Teknologia berriak neskaren kalterako erabili baitzituzten.

Beraz, kontu handiz ibili behar gara guretzat soilik gorde nahi ditugun gauzekin, ez baitakigu zer gertatu daitekeen. Pribatasuna publiko bihurtu daiteke segundo batetik bestera eta gure bizitza hondatu.

Kontuz ibili teknologia berriekin eta errespontsabilitate handiarekin erabili itzazue!

Advertisements