Aurten da 5. aldia Komunikaldiak egiten direla. Josu Zabalak azaldu zigun bezala “Komunikaldien helburua komunikazioa da; iritzi trukatzea”. Horrela hasi zen hitzaldiaren lehenengo zatia, Josu Zabalaren hitz batzuekin.

Gero Ruben Sanchezek internetek eman digun erraztasun batzuk azaldu zizkigun, hala nola,  telebista, irratia, posta, egunkaria, … hau guztia toki berean batzen duela edo aukera gehiago ematen dizkigula. Hala ere, beste gauza txar batzuk ere baditu, aukera gehiago bai, baina erronka berriak ere ekartzen dizkigu.  Ruben “Lost in TV”ren sortzailea da, “Nick dut nik”ren langile eta “Crossmedia Factoria”ren kide, beraz, bere esperientziatik abiatuta azaldu zizkigun internetek ekarri dituen aldaketak lan egiteko eran.

Nire ustez, Rubenek gehien azpimarratu zuena hau izan zen: ikusleen parte hartzea. Internetaren eraldaketa honek audientzia berri bat sortu du, edukietan parte hartzea nahi duen audientzia. Kalitatezko proiektuak egin behar dira baita ere eta toki guztietan egotea, hau da, plataforma guztietara heltzea (internet, telebista, …). Hitzaldian aipatu zituen azkenengotariko hitzak “audientzia entretenitzea da garrantzitsuena” izan ziren, eta benetan ados nago hitz horiekin.

Hitzaldiaren bigarren zatia mahai-ingurua izan zen, non Phillipe Dominguezek, Ruben Sanchezek, Gonzalo Martinek eta Amaia Pavonek (azken honek moderatzaile lana eduki zuen arren) hartu zuten parte.

Esan zuenez, ikus-entzunezkoen mundu hau oso ezegonkorra da eta inork ez omen daki zer gertatuko den etorkizunean. Beraz, ezin diogu mugak ezarri gure imajinazioari, eta ikasten jarraitu beharko dugu ikus-entzunezko profesional izan nahi badugu.

Esaldi bat azpimarratuko nuke: “Ez bazaitu inork ikusten, ez zara existitzen”. Ez dut zehatz gogoratzen hiruretako nork aipatu zuen esaldi hau, baina oso interesgarria iruditu zitzaidan. Audientzia lortzea izango da gure helbururik gogorrena, gaur egun oso konpetentzia handia dugulako, edozein izan daiteke ikus-entzunezkoen profesional kamera bat baldin badu etxean eta audientziadun bideo bat sortzea lortzen badu. Honek arrakasta izateko aukerak gutxitzen dizkigu.

Komunikaldien azkeneko zatia beste mahai-inguru bat izan zen. Bertan Ibai Aranzabalek, Jexux Mari Irazuk, Iñako Gurrutxagak eta Gorka Juliok (azken hau moderatzaile bezala) hartu zuten parte.

Aipatu zuten gauzarik garrantzitsuena, interneten lastoa soberan zegoela izan zen. Bertan, funtsezkoena egin behar da, eduki gutxiko web-orriak behar ditugu, euskarria gutxienekoa da. Eduki guzti hauek guztiontzat eskuragarri egon behar direla ere aipatu zuten. Baina orduan, ezin dugu diru asko jaso gure lanengatik, beraz, ez zaigu oso errentagarri aterako lan honetan jardutea. Hau da nik atera dudan azken ondorioa.