Gaurko “proiektu” klasean, prentsaren etorkizunari buruz hitz egin dugu bereziki. Bideo bat ikusi, galdera batzuei erantzun banaka, gero galdera horien erantzunak eztabaidatu talde txikitan eta ondoren, gela guztiak eztabaidatu ditugu horri buruzko punturik garrantzitsuenak.

Ez dugu hainbesteko ohiturarik prentsa idatzia irakurtzeko (agian errazagoa da telebistako berriak ikustea…) eta berrien bila bagabiltza, askotan sarean hiru hitz idaztearekin nahiko dugu berria aurkitu ahal izateko modu azkar batean eta doan.

Beraz, prentsa idatzia, paperetik sarerako bideari ekin behar dio, aurrerantzean saretik irakurriko baita gehienbat. Gainera, abantaila batzuk ere baditu aldaketa honek, hala nola, kazetariek edozein momentutan jakin dezakete irakurleak zer dauden irakurtzen eta zer izan den gehien gustatu zaiena.

Hala ere, oraindik jendeak gustuko du euskarri inprimatuan irakurtzea. Erosoagoa da, ez dugu ordenagailurik behar, ezta internetik. Adibide gisa,  gure aitona-amonak,  beraiek ez dakite ordenagailurik erabiltzen edo kostata erabiltzen dute, ondorioz, nahiago izango dute euskarri inprimatuan irakurtzea.  Gazteok berriz, nahiago izango dugu sarean irakurri, modu sinpleago batean lortu ahal dugulako informazioa eta azkarrago. Nahi dugun gertaerari buruzko informazioa lortzeko aukera dugu sarean, eta interneten ibiltzeko  ohitura hartu dugunez, aurrerantzean gehienbat erabiliko duguna sarea izango da.

Ondorioz, esan dezakegu oraingoz euskarri inprimatuak erabiliko direla, sarearekin batera. Baina baliteke (ezin dugu ziurtatu, horrelako gauzak ezin direlako hain laster jakin) etorkizunean interneteko prentsa soilik existitzea, guztiok bertatik irakurriko dugulako eta.  Hala ere, lehen esan dudan bezala, hauek suposaketak besterik ez dira.

Advertisements