Faroa blogako “testigantzak” irakurri genituen atzo eta Joxe Aranzabalek Firefox nabigatzaileari buruzko ezaugarri eta abantaila batzuk azaldu zigun.

Ezaugarri garrantzitsuenetariko bat, euskaraz dagoela da, gu euskaldunak izanda, garrantzi eman beharko genioke, behintzat. Eta ikusita HUHEZIko ikasle eta irakasle gehienek Firefox erabiltzen dutela, honek poztu egiten nau. Orain arte explorer erabiltzen nuen, ohituragatik. Orain dela gutxi arte Google Chrome erabiltzen nuen. Ez dut esan nahi Chrome erabiltzeari utziko diodala, baina Firefox nabigatzailea ere erabiliko dut, galdu behar ez dugun gauza delako, gehienbat. Firefoxek Euskalbar eta Xuxen zuzentzailea ekartzen ditu gehigarri moduan, hau ere aipatzekoa da. Lehenengoak 25 hiztegi eskaintzen ditu eta bigarrenak zuzentzaile pertsonalaren lana egiten du, euskararekin arazo batzuk baldin baditugu.

Etengabe ari da eskaintza berriak eskegiten Firefoxek, eta hori kontuan hartzekoa da.

Eta azkenik, software librea izateak xarma berezia ematen diola ere esan beharra dut.

Advertisements